600 gr. mascarpone gaztaia(zuria eta biguna da, oso freskoa izan behar dau)
400 gr. bizkotxo
3 koilarakada ron edo brandy
3 dezilitro kafe arin
Azukrea
Kakao mingotza
Zelan egin:
Arraultzen gorringoak eta zuringoak banandu eta zuringoak katilu baten
gorde gerorako. Gorringoak 100 gr. azukregaz nahastu eta irabiatu
apartsu geldituarte. Ondoren maskarpone gazta nahastatu eta egurrezko
koilara bategaz irabiatu ore bardingo bat lortuarte. Ore honeri rona edo
brandya nahastu eta geroko itzi. Katiluan gorde dittugun zuringoen
erdiak hartu eta "elur punttu"-ra helduarte irabiatu, gorringo eta
gaztaiagaz egin dogun nahasketari gehitu eta ondo nahastu.
Kafe hotza katilu handi baten jarri, ur basokada bategaz eta gura dan
beste azukeriegaz nahastatu eta bizkotxoak bertara bota. Bizkotxoak
kontuz-kontuz bertatik atara eta erretilu baten zabaldu. Bizkotxoen
gainean krema kapa bat ipini eta honen gainean beste bizkotxo kapa bat.
Kapak gehitzen joan harik eta krema amaituarte. Hozgailuan gorde, eta mahairatzeko orduan gainetik kakao hauts apur bategaz zipriztindu.