lunes, 29 de octubre de 2012

EUSKARAREN JAIA: urriak 26
TALOA-ren errezeta

Osagaiak:

-Arto-irina
-Ura
-Gatza

Nola egin:

Arto-irina, ura eta gatz apur bat nahastu orea egiteko. Ondoren bola bat egin eta gero talo forma eman. Plantxan edo txapan erre.

EUSKAL JAIA.urriak 26. on PhotoPeach EUSKAL JAIA.urriak 26. on PhotoPeach

jueves, 4 de octubre de 2012

Errezeta: Tiramisu

TIRAMISÚ

2007-02-25

tiramisu

Osagaiak:

  • 6 arraultza
  • 600 gr. mascarpone gaztaia(zuria eta biguna da, oso freskoa izan behar dau)
  • 400 gr. bizkotxo
  • 3 koilarakada ron edo brandy
  • 3 dezilitro kafe arin
  • Azukrea
  • Kakao mingotza

Zelan egin:

    Arraultzen gorringoak eta zuringoak banandu eta zuringoak katilu baten gorde gerorako. Gorringoak 100 gr. azukregaz nahastu eta irabiatu apartsu geldituarte. Ondoren maskarpone gazta nahastatu eta egurrezko koilara bategaz irabiatu ore bardingo bat lortuarte. Ore honeri rona edo brandya nahastu eta geroko itzi. Katiluan gorde dittugun zuringoen erdiak hartu eta "elur punttu"-ra helduarte irabiatu, gorringo eta gaztaiagaz egin dogun nahasketari gehitu eta ondo nahastu.
    Kafe hotza katilu handi baten jarri, ur basokada bategaz eta gura dan beste azukeriegaz nahastatu eta bizkotxoak bertara bota. Bizkotxoak kontuz-kontuz bertatik atara eta erretilu baten zabaldu. Bizkotxoen gainean krema kapa bat ipini eta honen gainean beste bizkotxo kapa bat. Kapak gehitzen joan harik eta krema amaituarte.
    Hozgailuan gorde, eta mahairatzeko orduan gainetik kakao hauts apur bategaz zipriztindu.