Izenburua: “Marimarrubi sorgina”
Idazlea: Gloria Fort
Itzultzailea: Joxean Ormazabal
Marrazkilaria: Gloria Fort
Argitaletxea: ELKAR
Orrialde
kopurua: 22
Argudioa: Marimarrubi sorginari marrubiak asko gustatzen zitzaizkion.
Beti zebilen marrubizko janariak jaten. Behin mendira joan zen eta sagarrondo
baten azpian lo gelditu zen. Gero sagar bat probatu zuen eta asko gustatu zitzaion.
Eta ordutik aurrera fruta ezberdinak jaten hasi zen.
Iritzia: Barregarria eta polita da.
Balorapena
(1-etik 5-era): 3
|
|
Izenburua: “Neu naiz indartsuena”
Idazlea: Mario Ramos
Itzultzailea: Aztiri
Marrazkilaria: Mario Ramos
Argitaletxea: TARTTALO
Orrialde
kopurua: 24
Argudioa: Otsoa harrotuta dabil, basoko animaliei nor den indartsuena
galdezka. Guztiek entzun nahi duena erantzuten diote, herensuge txikia
aurkitzen duenarte. Honek bere amari deitzen dio eta otsoa kikilduta
gelditzen da herensuge handiaren aurrean.
Iritzia: Barregarria eta polita da.
Balorapena
(1-etik 5-era): 3
|
Izenburua: “Ipuin kontalariaren lapikoa”
Idazlea: Pello Añorga
Marrazkilaria: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: AIZKORRI
Orrialde
kopurua: 35
Argudioa: Liburutegiko
ipuin kontalariak txokolatea egiten duen bitartean hamar sagutxo eta katuaren
ipuina kontatu die hamar umeri. Eta gero txokolatea jan dute.
Iritzia: Ipuin polita eta atsegina izan da.
Balorapena
(1-etik 5-era): 4
|
Izenburua: “Amaren urteak”
Idazlea: Yolanda
Arrieta
Marrazkilaria: Aitziber Alonso
Argitaletxea: AIZKORRI
Orrialde
kopurua: 36
Argudioa: Hiru
neska-mutil Mireia, Mikel eta Malen marrazkia egiten ari dira eskolan. Inbidia
pixka bat diote elkarri, nahiz eta elkarrekin marraztea atsegin. Mikelek bakarrik
marrazten du, baina ez daki zer egin bere marrazkiko motorrarekin. Egun batean,
ordea, Mireiak, Malenek eta Mikelek hiru irudiak elkartu eta opari bakarra asmatzen
dute. Izan ere, Mireiak, malenek eta Mikelek gauza bat bait dute hirurena dena:
M-a. Mikelena bere amarentzat da.
Iritzia: Polita da.
Balorapena
(1-etik 5-era): 4
|
Izenburua: “Elefantearen semea”
Idazlea: Yann
Dégruel
Ruyard Kipling-en ipuinean oinarrituta
Itzultzailea: Aztiri
Marrazkilaria: Yann
Dégruel
Argitaletxea: TARTTALO
Orrialde
kopurua: 46
Argudioa: Elefanteek
tronparik ez zuten garaian jakinmin handia zuen elefante-kume bat bizi zen. Behin
abentura bila joan zen kokodriloek zer afaltzen zuten jakin nahi zuelako. Kokodrilo
batek sudurretik heldu eta ia-ia jan egin zuen. Sugearen laguntzaz alde egin zuen.
Ordutik aurrera sudur luzea izan zuen. Beste elefanteek hori ikusterakoan, hain
erabilgarria zen sudur luze hori, eurak be kokodriloaren bila abiatu ziren sudurra
luzatzeko eskatuz, Harrez gero elefanteek tronpa hor daukate.
Iritzia: Ipuin polita eta atsegina izan da.
Balorapena
(1-etik 5-era): 4
|
Izenburua: “Pirata zaharra”
Idazlea: Ingrid y Dieter Schubert
Itzultzailea: Aztiri
Marrazkilaria: Ingrid y Dieter Schubert
Argitaletxea: TARTTALO
Orrialde
kopurua: 28
Argudioa: Erramun
pirata zaharra Paul mutikoaren lagun egingo da. Abentura politak kontatuko
dizkio pirata zaharrak mutikoari. Azkenean egia kontatzen dio, txaluoa bat egiten
dute eta lakura doaz abentura bila.
Iritzia: Ipuin polita eta atsegina izan da.
Balorapena
(1-etik 5-era): 4
|
Izenburua: “Neu naiz ederrena”
Idazlea: Mario Ramos
Itzultzailea: Aztiri
Marrazkilaria: Mario Ramos
Argitaletxea: TARTTALO
Orrialde kopurua:
24
Argudioa: Otsoa harrotuta dabil, basoko animaliei nor den ederrena galdezka.
Guztiek entzun nahi duena erantzuten diote, herensuge txikia aurkitzen drenarte.
Honek ahotik sua botatzen dio eta kizkalita utziko du otsoa.
Iritzia: Barregarria eta polita da.
Balorapena (1-etik
5-era): 3
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario