domingo, 16 de diciembre de 2012
martes, 11 de diciembre de 2012
lunes, 10 de diciembre de 2012
Durangoko Azoka 47
Asteburu luze honetan, abenduaren 6-tik 9-ra Durangon urteroko euskal liburu eta diskoen azoka ospatu da, tartean hanbat kontzertu, hitzaldi eta ekitaldi kulturalak tartekatu dira.
lunes, 3 de diciembre de 2012
Abenduak 3: Euskararen Nazioarteko eguna
Euskararen
Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean.
Frantzisko 1552ko
abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere
ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz. 1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten. |
Euskararen
Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena
da. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara
egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.
Nestor
Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde,
urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
Euskal
hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.
|
Aurten, Eusko
Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte
mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur
propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i.
|
martes, 27 de noviembre de 2012
lunes, 26 de noviembre de 2012
lunes, 12 de noviembre de 2012
Zortzi orduko ekaitza
Zeruan hodeiak daude
itsasoan txalupak
zapatak gustiz bustiak
gorputz osoa dardaka
Neguko eguraldia dago
eta uda oraintxe hasi da
trumoiak sumatzen dira
itsasertze honetan
Hemendik ikusten zaitut
etortzen zaren moduan
beldurra ematen didazu
ikusten zaitudanean.
Hondarraz beteta nago
nonbait txukundu beharra
goitik behera bustia
euriaren errua da
Haizeak erakusten digu
bere indar guztia
tximistak marrazkiak dira
ekaitzen bakardadean.
Hemendik ikusten zaitut
etortzen zaren moduan
beldurra ematen didazu
ikusten zaitudanean.
itsasoan txalupak
zapatak gustiz bustiak
gorputz osoa dardaka
Neguko eguraldia dago
eta uda oraintxe hasi da
trumoiak sumatzen dira
itsasertze honetan
Hemendik ikusten zaitut
etortzen zaren moduan
beldurra ematen didazu
ikusten zaitudanean.
Hondarraz beteta nago
nonbait txukundu beharra
goitik behera bustia
euriaren errua da
Haizeak erakusten digu
bere indar guztia
tximistak marrazkiak dira
ekaitzen bakardadean.
Hemendik ikusten zaitut
etortzen zaren moduan
beldurra ematen didazu
ikusten zaitudanean.
miércoles, 31 de octubre de 2012
lunes, 29 de octubre de 2012
jueves, 4 de octubre de 2012
Errezeta: Tiramisu
TIRAMISÚ
2007-02-25
Osagaiak:
- 6 arraultza
- 600 gr. mascarpone gaztaia(zuria eta biguna da, oso freskoa izan behar dau)
- 400 gr. bizkotxo
- 3 koilarakada ron edo brandy
- 3 dezilitro kafe arin
- Azukrea
- Kakao mingotza
Zelan egin:
Arraultzen gorringoak eta zuringoak banandu eta zuringoak katilu baten gorde gerorako. Gorringoak 100 gr. azukregaz nahastu eta irabiatu apartsu geldituarte. Ondoren maskarpone gazta nahastatu eta egurrezko koilara bategaz irabiatu ore bardingo bat lortuarte. Ore honeri rona edo brandya nahastu eta geroko itzi. Katiluan gorde dittugun zuringoen erdiak hartu eta "elur punttu"-ra helduarte irabiatu, gorringo eta gaztaiagaz egin dogun nahasketari gehitu eta ondo nahastu.Kafe hotza katilu handi baten jarri, ur basokada bategaz eta gura dan beste azukeriegaz nahastatu eta bizkotxoak bertara bota. Bizkotxoak kontuz-kontuz bertatik atara eta erretilu baten zabaldu. Bizkotxoen gainean krema kapa bat ipini eta honen gainean beste bizkotxo kapa bat. Kapak gehitzen joan harik eta krema amaituarte.
Hozgailuan gorde, eta mahairatzeko orduan gainetik kakao hauts apur bategaz zipriztindu.
martes, 11 de septiembre de 2012
Suscribirse a:
Entradas (Atom)