lunes, 3 de diciembre de 2012

Abenduak 3: Euskararen Nazioarteko eguna




Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.
Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.

Euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.

Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i.








 


                      GOOGLE: Belen Morenoren diseinua






Jokin Mitxelenaren diseinua

No hay comentarios:

Publicar un comentario