domingo, 16 de diciembre de 2012
martes, 11 de diciembre de 2012
lunes, 10 de diciembre de 2012
Durangoko Azoka 47
Asteburu luze honetan, abenduaren 6-tik 9-ra Durangon urteroko euskal liburu eta diskoen azoka ospatu da, tartean hanbat kontzertu, hitzaldi eta ekitaldi kulturalak tartekatu dira.
lunes, 3 de diciembre de 2012
Abenduak 3: Euskararen Nazioarteko eguna
Euskararen
Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean.
Frantzisko 1552ko
abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere
ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz. 1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten. |
Euskararen
Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena
da. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara
egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.
Nestor
Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde,
urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
Euskal
hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.
|
Aurten, Eusko
Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte
mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur
propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i.
|
Suscribirse a:
Entradas (Atom)