lunes, 25 de febrero de 2013

Edurra teilatuan

Edurra teilatuan
abarra basoan,
taloak erretzeko
irina auzoan Rau!

Rau, rau, rau,
rakataplau!
Hau duk umorea,
utzi alde batera,
euskaldun jendea.

Kortan daukagu txahala
hezurra eta azala
Aita San Antoniok
loditu dagiala. Rau!

Rau, rau, rau...

Astean bariku bi
zapatuan beti
domekan okelea
auzoan ikusi. Rau!

Rau, rau, rau...

Edurra teilatuan,
zakua lepoan,
ibili beharko joat
aurtengo neguan. Rau!

Rau, rau, rau...

Gaztea nintzanean,
denbora batean,
ez nintzen sosegatzen
ezkondu artean. Rau!

Rau, rau, rau...

Ezkondu eta gero
hilabete gabe
porrusaldea neukan
oliorik gabe. Rau!

Rau, rau, rau...

Porrusaldatxo likin,
olio gabea,
ez nintzen ni gaztetan
holako zalea. Rau!

Rau, rau, rau...

lunes, 10 de diciembre de 2012

Durangoko Azoka 47

Asteburu luze honetan, abenduaren 6-tik 9-ra Durangon urteroko euskal liburu eta diskoen azoka ospatu da, tartean hanbat kontzertu, hitzaldi eta ekitaldi kulturalak tartekatu dira.

lunes, 3 de diciembre de 2012

Abenduak 3: Euskararen Nazioarteko eguna




Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.
Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.

Euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.

Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i.








 


                      GOOGLE: Belen Morenoren diseinua






Jokin Mitxelenaren diseinua